GETXO
NUMMULITEAK, TXANPON FOSILAK
GALEA LURMUTURREKO NUMMULITEAK – TUNELBOKA
Itsaslabarren ingurunean, Tunelboka hondartzaren gainean, duten itxura biribil eta zapalagatik, nummulite izena ematen zaien fosilak daude; nummus txanpona da latinez. Gezurra badirudi ere, zelula bakarreko organismoak ziren!, kiribil itxurako maskorrarekin.
Txanpon formako itsasoko organismo horiek ez ziren bizi dauden harkaitza eratu zen lekuan, baizik eta korronteek arrastatu zituzten plataforma kontinentaletik.
Zona honetan, izaki txiki horiek fosil ale ederrak ikus ditzakegu; haien generoko dozena bat espezie baino gehiago identifikatu dira.
Gogora ezazu, horietakoren bat ikusten baduzu, ez ezazu eraman, milioika urte daramate han eta hantxe jarraitu behar dute.